Grupo Garatu
Grupo Garatu 1999n sortu zen informatika eta komunikazioen teknologia (IKT) arloan espezializatuz eta Euskal Herriko enpresen erreferente bilakatzea helburu izanik. Enpresaren bilakaera gure zerbitzu sortak, tamainak eta zonalde geografikoak izan duen eboluzioan antzeman daiteke. Labur esanda, 15 urte baino gehiago daramatzagu bezeroei arreta pertsonalizatua eskaintzen eta horri esker, teknologia eta informatika zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa nagusienetako bat izatea lortu dugu muga geografikoak birpasatuz eta sektore mugagabeetara zuzenduz.
Gaur egun gure zerbitzuak hiru negozio lerrotan sailkatzen ditugu: Garatu Cloud, Garatu Development eta Garatu Systems. Lerro bakoitza zerbitzu eta soluzio teknologiko desberdinetan espezializatuta egonik, erraztasunak ematen dizkizugu zure eguneroko enpresa jarduerak burutzerako orduan. Galde iezaguzu neurrira egindako erantzun pertsonalizatua jaso dezazun.
Grupo Garatu gizarteak dituen behar teknologikoak ulertu eta erantzunak emateko buru belarri ari da. Horretarako bezero bakoitzaren kasua indibidualki aztertu, hornitzaile nahiz partner teknologikoekin konfiantzazko erlazioak uztartu eta langileen garapen eta hazkuntza profesionala bultzatzeko konpromezua hartzen du.
Gure bezeroen negozio prozesuak pausoz pauso zehazten ditugu teknologiak eskaintzen dituen aukera berriak hobeto ulertu eta garatu ditzagun.
Nola egiten dugu? Grupo Garaturen pasio handienetakoa kirola izanik, 2015ean Grupo Garatu kirol-elkartea sortzea erabaki genuen. Elkarte hau bela itsas-kirolean oinarritzen da. Konkretuki belak biltzen dituen Vaurien -gu babesle izanik- eta J80 -gure itsasontzi propioa izanik-modalitateak jasotzen ditu. Kirol honekin hartu dugun konpromezua hain handia izan da, gure lan egiteko moduan eragin duela.
Vaurien modalitatean abiadura handia lortzea funtsezkoa izanda, olatuei erreparatzen diegu haizeak duen norabidea kontrolatzen dugun heinean. Gure bezeroekiko arreta zerbitzuekin gertatzen den bezala, Vaurien-a itsasontzi taktikoa da, nabigazioa azkarra, lorgarria eta erraza izanik.
J80arekin berrikuntza eta bikaintasunaren aldeko apustua egiten dugu. 5 partaiderekin itsasontzi berberean lehiatzen aritu gaitezke eta txapelketetarako lehenetsitako pisua ez birpasatzeko, partehartzaileek diziplina handia izan behar dute. Itsasontzi hau oso segurua izateaz gain itsasoan zehar nabigatzeko egokia da, baina teknika oso zorrotzak jarraitu behar dira. Gure bezeroei laguntzen dieten development, systems eta cloud zerbitzuekin antzeko gertatzen da. Ezezagunak diren itsasoetatik bezeroekin batera nabigatzen dugu beraien proiektuak estrategia eraginkor, seguru eta fidagarriaz burutuz, lortu nahi dituzten emaitzak lor ditzaten.
Gaur egun etorkizunean beharrezkoak izango diren teknologiak diseinatu, ezarri eta ebaluatzen ditugu etorkizunari begiratzen dion enpresa izan nahi dugulako.
Enpresaritza arloan teknologiak balioa sortzeko duen aukeran sinisten dugu. Hare garrantzitsuagoa dena, gure enpresak mundu mapan kokatuak izateko herrialdeak duen gaitasuna ezagutzen dugu. Horretarako, lehen mailako teknologia eta erreferentzia internazionaleko bazkidetzetaz baliatzen gara.
I+D+I
Grupo Garatuk negozioek topatzen dituzten oztopoei irtenbideak ematen dizkio. Lorpen hau hirugarrenen arazoei aurrea hartuz, bezeroen kezkak entzuten, balio katean (gaur egun lan egiteko dugun modu berritzaileaz baliatuz balio sarea deiturikoa) zehar negozio aukerak bilatzen eta garrantzitsuagoa dena, herrialdeko ikerkuntza zentro nagusienekin lankidetzan arituz lortzen da. Nafarroako, Deustoko eta Euskal Herriko unibertsitateekin lankidetzan ari gara.
Arrazoi hauengatik, irtenbide teknologikoak hornitzen jarraitzen dugun bitartean, gure bisioa partekatzen duten enpresen aliatu bilakatu nahi dugu. Beti ere, sektoreko erreferente nazional izateko helburua jarraitzen dugularik.
Urtero komunikazio barne-auditoretza egiten dugu hasieratik gure egitekoa zuzentzen zuten balioek berdin jarraitu edo eboluzionatu duten aztertuz. Balio hauek aldatu badira, egoera berriei erantzuteko jasan duten bilakaera aztertzen dugu eta urteek erakutsi dugutenaren arabera, urtero egonkor mantentzen direla ikusten dugu. Hare gehiago, langileen arteko erlazioa estutuz doa nahiz eta langile hasiberriak eduki. Hauek dira lantaldea definitzen duten balioak:
- Kalitatea: bikaintasunaren bilaketa jarraia
- Erresilientzia: malgutasuna, aldaketekiko egokitze gaitasuna
- Lankidetza: lantaldeen arteko barne eta kanpo partaidetza bultzatu
- Lidergoa: etorkizuna eta berrikuntzari begira
- Konfiantza: gure hornitzaile eta bezeroekin erlazio estu, egiazko eta denboran jarraikorra
Azkenaldian, Grupo Garatuk gizarte ardura korporatibo propioa duen programa sortzeko prozesuan murgilduta dabil. Garatzen gabiltzan ekintza desberdinen oinarri eta lehentasunak finkatzen ari gara zenbait alorretan: hornitzaileen baieztatzea (conflict free minerals reports-ei erreparatuz); paper gastuaren murrizketa enpresan; barne formakuntza programak eta bizitza osasuntsuaren sustapena. Hitz gutxitan, globalki gainbalioa sortu nahi dugu gizartearentzat onuragarriak diren ekintza komertzialetatik at dauden egitekoak burutuz.
Gainera, Grupo Garatuk ITIL (Information Technology Infrastructure Library) kalitate estandarrak betetzen ditu IKT zerbitzuen kudeaketari dagokionez. Halaber, AGILE Project Management printzipio eta filosofiarekin bat egiten du. Prozedimendu hauen jarraipena kalitate eta bikaintasunaren alde, bezeroei zerbitzu eta soluzio onenak eskaintzeko dugun apustuarekin bat dator.